Bost urte eskusoinuaren hauspoari eraginez

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 11:00

SuBerri Akordeoi Taldeak Lasarte-Oriako hainbat elkarterekin batera emanaldia eskainiko du

SuBerri Akordeoi Taldea Lasarte-Orian 2012an sortu zen. 2013ko otsailean bere lehenengo kontzertua eskaini zuen Lasarte-Oriako San Pedro Parrokian. Geroztik, ehundaka emanaldi eskaini ditu herrian zein estatu osoa zehar. 

Bihar, larunbatean, 19:30etik aurrera, Manuel Lekuona Kultur etxean aukera izango da akordeoi taldearen musikaz gozatzeko. Izan ere, SuBerrik bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia prestatu du.  

SuBerri ez da bakarrik egongo urtemuga emanaldi honetan. Oholtzan Erketz EDT, Alboka Abesbatza, Zambra dantza taldea, Amaia Gonzalez Caballero, Semblante Andaluz, Kukuka antzerki eta dantza eskolako taldea eta Ramon Irizar saxofonista izango ditu lagun.

Gonbidapena

Kontzertua ikusi ahal izateko gonbidapena behar da. Txartelak Manuel Lekuona kultur etxeko leihatilan eskuragarri izango dira 16:00ak arte.