Danok Kide elkarteak antolatzen duen Balioetan hezi jardunaldien XV. edizio amaitzear da. Astelehenetik asteazkenera Lahar eta Nagusilan elkartetako kideek boluntariotzari buruzko hitzaldiak eskaini dituzte Manuel Lekuonan. Herritarrek hitzaldi aretoa bete dute. Gaur, berriz, jardunaldien azken ekintza izango da. Nagusilan elkarteko antzerki taldeak Chejoven Boda en Yalta lana eskainiko du, 19:30ean, Manuel Lekuonan.