'Black is Beltza', kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 2a, 15:51
Ostiralean Fermin Muguruza berak aurkeztu zuen animaziozko filma, kultur etxean

Okendo Zinema Taldeak gonbidatuta, Fermin Muguruza Lasarte-Orian izan zen, eta azken lana aurkeztu zuen ikus-entzuleen aurrean. Black is Beltza animaziozko filma eman zuten Manuel Lekuona kultur etxean, eta herritarrek ongi erantzun zuten. Harrera ona eduki du filmak. Gaur arratsaldean, igandean 19:30ean, berriro izango da ikusgai filma.