Bizitza umorez betetzen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 28a, 20:00
Umore oneko pilulak hartu zituzten atzo Emakumeen Zentro Zibikora hurbildu ziren emakumeak.

Emakumeen Zentroko kide eta herritarrek bizitzari umore onez aurre egiteko umore-terapia tailerra egin zuten.

Nagore Vazquez psikologaren laguntzaz, emozioak kudeatu eta umore ona nagusi izateko ariketa ezberdinak burutu zituzten saioan zehar.