Bakearen eta bizikidetzearen inguruan udal ordezkaritza duten alderdi politikoen arteko hausnarketa, eta gehiengoaren adostasuna lortzeko bidean, bizikidetzarako mahaia sortu zuen udalak duela lau urte. Orain urtebete, "herrian gertatutako gorabeherak jasoko zituen lan bat" egiteko eskatu zioten giza eskubideen aldeko Argituz elkarteari. Memoria historiko partekatu baterantz du izenburu, eta 1956-2016 urte bitartean gertatutako urraketak biltzen ditu.
Dokumentuaren aurkezpena egingo dute urriaren 5ean, Manuel Lekuona kultur etxean, 19:00etan.
Bizikidetza Taldearen balorazioa
Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldeak txostena "txalotu" du. Gertatu diren giza eskubideen urraketak ezagutu eta zabaltzeak herriko bizikidetza berreraikitzen laguntzen duela uste du taldeak, eta babes osoa azaldu dute.