Bidegorriak moztuko dituzte bihar, artapen lanak direla eta

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 18a, 12:38

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, artapen lana egingo dituzte bihar bidegorrietan, eta hori dela eta moztuta egongo dira goizetik arratsaldera bitarte. Horrela, Lasarte-Oriari dagokionez, Donostia eta Lasarte-Oria elkartzen dituen bidegorria, eta Lasarte-Oria (Asteasuain) eta Usurbil (Txikierdi) elkartzen dituena moztuko dituzte. Jakitera eman dutenez, goizeko 08:00etatik, arratsaldeko 17:00etara bitarte egingo dituzte artapen lanak, beraz ordutegi horretan ezingo dira bidegorriak erabili. Edozein zalantza duenak, Foru Aldundira dei dezake.