Bertsotan lehen urratsak eman zituzten Muntteri AEKko ikasleek

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 8a, 19:00
Muntteri-AEK euskaltegiko ikasleek bertsoei buruzko bi saio berezi izan zituzten. Ane Labaka bertsolariak bertsoen inguruan hainbat azalpen eskaini zizkien hurbildu ziren ikasleei, hala nola, bertso bat zer den, bukaerak nola pentsatzen diren.

Honetaz gain, lehengo eta gaur egungo bertsolaritzari buruz ere mintzatu zen Labaka. 
Honekin lotuta, doinuak nola aldatu diren ere hitz egin zuen.

Bertso-korrika

Muntteri-AEK-ko arduradunek azaldu digutenez, saio hauek martxoaren 13an egingo den Bertso-Korrikaren aurrekari dira.

Ane Labaka, Asier Azpiroz eta Unai Mendizabalek abestuko dute ekimen honetan. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre izango da.