Berrikuntzekin datoz aurtengo Sasoetako festak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 29a, 17:40
Gaur goizean aurkeztu dute Saoetako jaien egitaraua, Sasoeta Sasoian auzo elkarteko kideek, udaletxean egindako agerraldi batean. Haurrentzako puzgarriak, eta zezen suzkoa izango dira aurtengo berrikuntza nagusiak

Hiru urtetarako hitzarmena sinatu du Lasarte-Oriako Udalak Sasoeta Sasoian auzo elkartearekin, gaur goizean. Ivan Muñoz, Pepita Lopez eta Angel Lopez izan dira alkatetzan Jesus Zaballos eta Txus Alonso zinegotzian lagunduta. Datozen hiru urteetarako azpiegitura eta finantziazioaren bermea sinatu dute. Horrela, 9.670 euro jasoko ditu auzo elkarteak; 2.936 euro aurten, 2.976 euro datorren urtean, eta 3.017 euro hirugarren urtean. Alkateak eskerrak eman nahi izan dizkio Sasoeta Sasoian elkarteari, auzoko festak berreskuratzeko egindako ahaleginagatik, eta elkarteko kide Ivan Muñozi eman dio hitza gero.

Horrela,  aurtengo programak iragan urtekoa hartu duela oinarri azaldu du auzo elkarteko kideak: "Iragan urteko herri bazkaria, eta danborrada izan ziren ekintza gustukoenak, horrela jakinarazi digute auzotarrek, eta guk horiek mantendu ditugu" Horretaz gain, berrikuntzak ere izango direla iragarri du, urriak 7ko haurrentzako puzgarriak, eta zezen suzkoa, besteak beste. Gainera aurten igande eguerdira arte luzatuko dira jaiak.

Egitarauaren berri eman, eta ekitaldia amaitu aurretik, auzoko komertzioak ekarri dituzte gogora; eskerrak eman nahi izan dizkiete jaiak aurrera eraman ahal izateko guztiek emandako laguntzagatik eta inplikazioagatik.

Festen egitaraua

URRIAK 6, OSTIRALA

18:00 Txupinazoa eta pregoia Concha Ahizparen eskutik (Andatza E.)

18:30 “Alegría Alcarreña” Txaranga

19:00 Ostirintxo

20:00 Txiki diskoa (Jaizkibel E.)

21:15 Songa dance. Photo party (Andatza E.)

21:30 Zezensuzkoa (Andatza E.)

21:30 Kontzertuak (Jaizkibel E.): SKAKEO/ ODOLAREN MINTZOA/ KALEAN/ ULTIMOS REYES

 

URRIAK 7, LARUNBATA

10:00 Kirol jarduera (Sasoeta Ikastetxea)

10:00 Puzgarriak (Andatza E.)

12:00 Buru-haundiak (Andatza E.)

14:30 Bazkari herrikoia (Jaizkibel E.)

16:00 Rafafa Magoa (Jaizkibel E.)

16:00 Futbolin txapelketa (TXINDOKI TABERNA)

17:00 Ilargi Berdea. Free run eta parkour erakustaldia (Aralar E.)

19:00 Danborrada + “Alegría Alcarreña” txaranga (Andatza E.)

19:30 Sardina-jate herrikoia (Jaizkibel E.)

20:00 Jumping zumba Gym Saito (Jaizkibel E.)

21:15 Songa dance. Photo party (Andatza E.)

21:30 Zezensuzkoa (Andatza E.)

22:00 “Stylo Musica Show” Dantzaldia (Jaizkibel E.)

 

URRIAK 8, IGANDEA

10:30 Tailerrak eta herri jolasak (Jaizkibel E.)

11:30 Patata tortilla txapelketa (Jaizkibel E.)

12:00 Sorgin dantza (Jaizkibel E.)

12:30 Buruhandiak (Jaizkibel E.)

13:00 Patata tortilla dastatzea (Txozna)

13:30 Sari banaketa (Jaizkibel E)