Beldur Barik lehiaketarako epea, azaroaren 13ra arte

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 3a, 11:00
Laugarren aldiz antolatu dute Lasarte-Oria Beldur Barik lehiaketa, emakumeek jasaten duten bereizketa egoera salatzeko.

Laugarren aldiz antolatu dute Lasarte-Oria Beldur Barik lehiaketa, emakumeek jasaten duten bereizketa egoera salatzeko. Epaimahaiak gazteen "arte adierazpen mota oro" onartuko du parte hartzeko, betiere indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, eta erantzukizun kidetzan oinarrituak badira. Azaroaren 13ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Horretarako, www.beldurbarik.org webguneko formulario bat bete behar da. 

Bi kategoriatan aurkeztu ahalko dira lehiakideak. Lehenengo kategorian, 12-17 urte bitartekoak lehiatuko dira. Bigarrenean, 18-26 artekoak.  Lehengoarentzat saria 300 euro izango da, eta, bigarrenarentzat, 150.