Bazkide berriak aurkeztu ditu Aterpea Merkatarien elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 12a, 14:00
52 bazkide izatetik, 110era igaro da elkartea. Udalak eta Aterpeak bazkide berriak biltzeko kanpainaren ondorio izan da

Handituz doa Lasarte-Oriako Aterpea Merkatarien elkarteko familia. Berrogeita hamabi bazkide izan badira orain arte, egun, ehun eta hamar dira. Udalak eta elkarteak bazkide berriak biltzeko martxan jarritako kanpainaren ondorio izan da hori.


Horren berri eman zuen atzo, Ramon Ormazabak Aterpeako lehendakariak prentsa aurrean egindako agerraldian.


Hiru helburu izan zituen prentsaurrekoak Ormazabalen hitzetan; lehena, Aterpeak aurrera egin dezan laguntza ematen duten eragile guztiei eskertza egiteko; 'Tratu on bat' herritarrentzako txartelaren berri emateko bigarrenik, eta merkatarien elkartea osatzen duten bazkideak elkar ezagutzeko hirugarrenik.


Agerraldia amaitu aurretik, Iciar Irurzunek elkarteko idazkaritza utziko duela jakinarazi zuen Ormazabalek, eta horrekin batera, hemendik aurrera, lan hortaz Arantza Aldai arduratuko dela azaldu zuen