Batzar irekia areto futboleko txapelketa sozialaren berri emateko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 5a, 10:46
Txapelketa urtarrila-abendu bitartean iraungo du. Hilaren 14an, ostegunean, kiroldegian egingo dute informatzeko batzarrra.

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak antolatuko du denboraldi honetan areto futboleko txapelketa soziala. Txapelketa urtarrilean hasiko da, eta ekaina arte iraungo du. Aurtengo berrikuntzetako bat da txapelketak bi modalitate izango dituela: neskena eta mutilena. Alegia, 16 urte betetzen dituzten (2002an jaiotakoak) neskek eta mutilek parte hartu ahal izango dute. Txapelketa sozial berri honen xehetasunak ezagutzera emateko asmoarekin, kiroletako zinegotziak, abenduaren 14an (osteguna), arratsaldeko 17:30ean, Maialen Chourraut kiroldegiko bileren gelan, batzar irekia egingo du txapelketan parte hartu nahi duten talde guztiekin.