Basaundik saninazioekin amaituko du uztaila
San Inazio Jaiak ospatuko dituzte Basaundi Bailarako auzotarrek astelehen eta asteartean. Urtero bezala, adin eta gustu guztietara egindako ekintzen egitaraua osatu dute; eguraldiak lagundu edo ez, giro bikaina ziurtatua izango da

Udak hori du; eguraldi eguzkitsua eta festak nonahi. Eguraldiarena ezin daiteke ziurtatu, baina festara ateratzeko aitzakiarik ez dute faltako lasarteoriatarrek.  Zabaletako jaiekin hasi zuten udako festaldia, eta San Pedroak ospatu dituzte gero. Oriakoak igaro berri dituzte, eta saninazioekin amaituko dute hilabetea Basaundi Bailaran.

Beste urtebetez, ekintza ugariz beteriko egitaraua osatu dute aurtengoan ere. Adin eta gustu guztietarako hamaika ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek. 

Astelehen arratsaldean buruhandiek emango diote hasiera festari, eta horien ostean etorriko dira gainerako ekintza guztiak; apar festa, kirol saioak, pintxo potea eta musika saioak.

Asteartean ere izango da zerekin gozatu. Galeper jaurtitzera joango dira goizean goiz auzotarrak, eta  haurrentzako eta helduentzako ekintza ugari izango dira egun osoz.

Egitaraua

Uztailak 30

• 18:00:  Buruhandiak.
• 18:00: Apar festa.
• 18:30: Ezkondu eta ezkongabeen arteko futbol partida.
• 19:00: Zunba erakustaldia, Basaundi bailarako plaza.
• 19:30: Pintxo pote auzoko tabernatan.
• 19:30: Gau Txori txaranga.
• 21:00: Ibai Berriak taldearen emanaldia, Basaundi bailarako plaza.

Uztailak 31

• 08:00: Galeper-jaurtitzea, Zapal zelaiak.
• 09:00 Martxa erregulatua. Irteera Basaundi bailarako plaza.
• 11:00 Haur jolasak eta buruhandiak, Basaundi bailarako plaza.
• 11:30 Meza nagusia, Oriako Karmengo kapera.
• 12:00 Txoko herrikoia, frontoia.
• 12:30 Bote eta toka txapelketak, Basaundi bailarako plaza.
• 14:30 Bazkaria, Buruntz-Azpi elkartea.
• 16:30 Mus txapelketa, Basaundi bailarako plaza.
• 17:00 Gaztelu puzgarriak, Basaundi bailarako plaza. 
• 17:30 Haurrentzako askaria.
• 18:30 Patata-tortilla txapelketa, Basaundi bailarako plaza.
• 20:00 Jai amaiera musikala Indian Feather taldearen eskutik. Kultur Kale Zikloko kontzertua.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Biyak Bat elkarteko loteria
    Biyak Bat elkarteak zenbait ohar jakinarazi nahi ditu. Batetik, bazkideek gabonetako loteria erosteko aukera dute. Horretarako bazkide txartela erakustea ezinbestekoa izango da.
ZORION AGURRAK
ANDER
Zorionak Ander, zure familia guztiaren partetik.
AZKEN PDFa
1441 ( Azaroak 16 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Larunbata)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Asteazkena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48