Basaundi Bailara urbanizatzeko obra lehiaketara

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 4a, 14:00

Basaundi Bailara urbanizatzeko obraren lizitaziorako proposamenak aurkezteko azken astea da hau. Lanek 1.820.588,07 euroko finantzazioa dute

Basaundi Bailara urbanizatzeko obraren lizitazioa martxan da. Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 7a, ostirala da.

Lehiaketara atera den lanak 1.820.588,07 euroko aurrekontua du, BEZ barne eta Udalak Aurrekontu Orokorrean horretarako finkatutako aurrekontu-sailarekin finantzatuko da.

Lehiaketako baldintza-agirian ezarritakoaren arabera, obrak 2018an hasi eta 9 hilabeteko iraupena izan behar du. Esku-hartzeak auzoko irisgarritasuna eta azpiegiturak hobetuko ditu, auzoko egitura guztiz eraberrituz.

Proiektua lantzeko parte-hartze prozesua egin zen eta herritarrek auzoko arazoei buruz iritzia eman eta auzoa berritzeko proposamenak egin zituzten.