Barrikotea Buruntz Azpi elkartean martxoaren 25ean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 17a, 10:41

Buruntz Azpi elkarteko kideek barrikotea antolatu dute datorren larunbaterako. Jakitera eman dutenez, azken eguna honetan izena emateko osteguna 23 izango da eta elkartean bertan egin beharko da. Sagardotegiko ohiko menua dastatuko dute eta honen prezioa 25 eurokoa da. Elkartetik ahalik eta lasterren izena ematea gomendatzen dute.