Banku gorria gehitu dute Ganbon

Txintxarri Aldizkaria 2016ko abe. 1a, 14:55
HIESAren kontrako nazioarteko egunean bankua gorriz margotu dute udal ordezkariek.

Hiesaren kontrako nazioarteko eguna da gaur eta honekin bat eginez, Ganbo kalean banku bat margotu dute gorriz udal ordezkariek. Ekimen honetan parte hartu du Gehitu, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkarteko Bea Gomez kideak izan ere, arrisku taldeen barruan dago kolektibo hau oraindik. 

Alkateak nabarmendu du HIESaren aurkako borrokan erne egon beharra, “urtero detektatzen diren kasu kopuruan gora egin duen gaixotasuna da, haren garapena gelditzeko informazio gutxi dagoelako eta herritarrek neurri babesgarri gutxi hartzen dituztelako”. Iaz Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Parisko deklarazioa onartu bazuen, aurten “Ganbo kalean eserlekua gorriz margotzearekin, Udalak oroigarri iraunkor bat sortzea bilatu du, herritarrek gogoan izan dezaten beharrezkoa dela HIESaren aurrean neurri babesgarriak hartzea”. Aldi berean ohartarazi dute erakunde guztiek neurriak hartu behar dituztela sentsibilizazio-kanpainak egiten eta ikerketarako baliabideak sustatzen.