"Bada garaia, presoak kalera" manifestazioan parte hartzeko deia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 20a, 12:45
Apirilak 21, larunbata, "Bada garaia, presoak kalera". Konponbidea, bakea, askatasuna lelopean manifestazio nazionala egingo da Bilbon

Apirilak 21, larunbata, Bada garaia, presoak kalera. Konponbidea, bakea, askatasuna lelopean manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Mobilizazioa, Kasillatik aterako da, 17:30ean eta Bilboko kaleetatik barrena presoak kaleratzea aldarrikatuko du.

Autobus zerbitzua antolatu dute Lasarte-Orian eta ohiko lekuetan izena eman daiteke. Autobusak 15:30ean aterako dira Tajamar biribilgunetik. 

Herritar talde batek lasarteoriatarrei deialdia egiten die ekitaldian parte hartzeko. Horretarako, apirilaren 16an, talde argazkia atera zuten.