Azkorteko usadioari jarraiki beste urtebetez ermitara

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 28a, 12:45
Eguerdira arteko egitarau zabala izango da aurtengo erromeria egunean ere. Giroa ez da faltako ermitan

Aurten, Maiatzaren 7an, usadioari jarraiki Azkorteko erromeria ospatuko da. Maiatzaren 3an, Santa Krutz egunean, Urnietako bizilagunak ospatu ostean.

Ttakun kultur elkarteak, Lasarte-Oriako Udalaren eta herriko hainbat eragileren laguntzaz, erromeria goiz ederra ospatuko dute datorren igandean.

Goizean emango zaio hasiera ospakizun egunari. Horrela, 11:00etan, Ama Birjinaren omenezko meza izango da ermitan. Ostean, Ttirriki Ttarraka eskolako lagunek haien doinuekin alaituko dute goiza.

Herri-kirolak ikusteko tartea ere izango da. Telleria anaiak harri-jasotzaile lanetan aritzeaz gain, Mugertza anaiak aizkora lanetan arituko dira.

Festa egunari amaiera emateko, dantzaldia ere izango da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bertara gerturatu nahi duenak oinez zein autobusez egin beharko du. Autobus zerbitzua goizeko 9:00etan hasiko da.