Azkorteko bideko kanalizazioan eta Hipodromo etorbidean lanak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 5a, 19:00
Lasarte-Oriako udalak Azkorte bidean eta Hipodromo etorbidean egingo diren lanen berri eman du

Lasarte-Oriako Udalak Oztaran erreka eta Azkorte bideko isurbidea kanalizatzeko lanak egingo ditu. Excavaciones y Transportes Ateri enpresak eramango du aurrera lana, horrek aurkeztu baitu aurrekontu merkeena, 41.246 eurokoa da.

Udalak jakitera eman duenez, Azkorte bidea urak hartzen zuen euria egiten zuenean. “Kanalizazioak hautsita zeuden, eta arazoak sortzen ziren handik igarotzeko. Hori dela eta, beharrezkoa izan da obra honi ekitea”.

Kanalizazioa berriak, Uraren Euskal Agentziaren oharpenak jarraituz, bisitatzeko moduko sekzioa izango du (2 m baino gehiagoko altuera eta zabalera). Helburua, ondo funtzionatuko duela ziurtatzea eta mantentze-lanak erraztea.

Bestalde, herritarrei jakinarazten zaie martxoaren 12tik aurrera Hipodromo etorbidea asfaltatu egingo dela. Ondorioz, lan horiek egiten diren bitartean errei bakarrak egongo da erabilgarri ibilgailuen zirkulaziorako. Honetaz gain, tarte hori asfaltatu eta ondorengo margotze-lana errazte aldera, udalak arren eskatzen die herritarre ez dezatela kotxea utzi seinalatutako guneetan.