Oztaran erreka eta Azkorte bideko isurbidea kanalizatzeko lanak egin ditu Lasarte-Oriako Udalak. Zehazki, Plazaola eta Azkorte bideek bat egiten duten puntuan egon da itxita. Orain, berriz, lanak amaituta zabalik da berriro ere bidea, eta oinezkoak ere Urnietara iritsi ahal izango dira bertatik.