Azkena izan dadin benetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 9a, 11:30
Xabier Rey Urmeneta euskal presoaren heriotza salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteazkenean udaletxe parean

Xabier Rey Urmeneta euskal presoaren heriotza salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteazkenean udaletxe parean. Espetxe politika hiltzailea lelopean, dozenaka herritar bildu dira, eta dispertsioa amaitzeko eskatu dute. Iruñean jaioa zen Rey, eta Puerto III (Espainian) zuten espetxeratua. Zabaldu dutenez, "ebakiak" zituen besoetan.