'Azken Muxua' film laburrean lan egin du Isa Fernandez de Agirrek

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 21a, 11:48

Alex Telloren zuzendaritzapean, Azken Muxua film laburra grabatu dute Elena Irureta eta Telmo Irureta izeba-ilobek. Grabazioan, eta trailerrean ere bai, Isa Fernandez de Agirreren ekarpena ikus daiteke, berak egin baitu edizioa. Hortaz gain, kartelaren irudia ere berea da. Sei minutuko ikusentzunekoa da, eta Youtuben dago ikusgai dagoeneko.