Axari Trail mendi lasterketan fin ibili dira lasarteoriatarrak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 15a, 18:00
Idiazabalen Axari Trail mendi lasterketa jokatu dute asteburuan, eta lau lasarteoriatarrek parte hartu dute. 25 kilometro eta 1550 metroko desnibel positiboa bete zuten laurek. Ivan Granado izan da herritarren artean azkarrena (2:40). Mark Bagesek 3:02 ordu behar izan ditu helmugaratzeko. Beste bi parte hartzaileak Haritz Curiel (3:12) eta Imanol Galarraga (3:16) izan dira. Ander Iñarra lezotarrak egin du denbora onena (02:02). Baxurde Krossa Lasarte-Oria Bai krosserako hilabete inguru geratzen da, baina oraindik badaude prestatzen joateko lasterketak. Herritik gertu jokatu dira batzuk asteburu honeta. Usurbilek Basurde Krossa egingo dute. Hamar kilometroko lasterketa azkarra da.