Aurrera egiteko, geldialdia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 9a, 12:00
Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapenerako eguna izan da Lasarte-Orian. Hainbat ekintza antolatu ditu udalak aurtengoan ere: hurrengo urterako kartela aukeratzeko lehiaketa, eta emakume ijitoein buruzko hitzaldia, besteak beste

Mundu mailan, erreibindikaziorako eguna da martxoaren 8a. Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta emakumeen eskubideak aldarrikatu eta berdintasunezko elkarbizitza bat eskatzeko mobilizazioak ugariak izan dira. Lasarte-Orian ere askotariko ekintzak antolatu ditu, aurten, udalak, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egin dute. Gehiengo sindikalaren babesa jaso du deialdiak. 

Astearte arratsaldean, AMUGE Euskadiko emakume ijitoen elkarteko kide Tamara Claveria feminismoaz hitz egin zuen.  Ijitoen begiradatik kontatu du aurrera eramaten ari diren lanketa. Bere herriaren ahalduntzearen alde ari da lanea Claveria. Haien  hezkuntza hobetzea da helburuetako bat. Horrela, lan munduan sartzeko aukerak zabalduko zaizkiela defendatu du. Horrekin batera, emakumeak eremu publikoen parte izateko borrokan ari dira, eta noski, indarkeria matxistarekin amaitu nahi dute. Emakume ijitoen errealitatea aurkeztu die hizlariak bertaratutako ikusentzuleei.

Kartel lehiaketa
Lasarte-Oriako gazteek martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketan parte hartu dute. Guztira bost lan aurkeztu dira, eta horietatik hiru saritu dituzte.  Maren Urkizu lasarteoriatarra  izan da garailea, eta 150 euroko diru saria irabazteaz gain, datorren urtean berak egindako kartela erabiliko dute martxoaren 8a iragartzeko. Urkizurekin batera, Ainhoa Iturrizak, Leire Ipiñak , Sandra Rojok, Marta Rojok, Naroa Gonzalezek eta Saioa Ortizek osatutako taldea izan da bigarren saritua, eta Maite Jauregiren lanak hirugarren saria lortu du. 

Ostegunean, berriz, lanuzteko deialdiarekin bat eginik, Lasarte-Oriako udal zinegotzi emakumeek lanuzteak egin dituzte. Eguerdian kontzentrazioa egin dute Okendo plazan. Herritar ugari batu dira deialdira, eta  udal ordezkariekin batera, hamabost minutuz egin dute kon-
tzentrazioa, eta txalo artean amaitu dute. 

Baina Donostian ere deitua zegoen eserialdia eguerdirako, eta 11:15ean,tren geltokian hainbat lasarteoriatar elkartu dira Donostiara joateko. Jende ugari bildu da deialdian.

Arratsaldean ere zenbait ekitaldi egin dituzten, Okendon. 17:00etatik 19:00tara anzterkia, musika eta dantzaren bitartez egin dute aldarrikapena.

Atzoko egunak utzitako argazki batzuk ikusteko klikatu hemen.