Aurpegia eta gurutzea Beltzakeko taldeentzat

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 11:30
Babyauto Zarautzek garaipena erdietsi du Vigon. Partida horretan egin du debuta Adrian Apaolaza gazteak. Partida ona egin arren, Euskal Ligako taldeak ezin izan du Universitario Bilbao garaitu. 18 eta 16 urte azpiko taldeek Michelinen jokatu dute

Babyauto Zarautz taldea Vigora bidaiatu zen Zilarrezko mailako zazpigarren jardunaldian. Kaleido Universidade de Vigo RCren aurka partida ederra jokatu zuen taldeak. Lehen minutuetan arerioa aurreratu zen arren, ez zuen amore eman, eta bere erritmoa ezarri zuen taldeak. Fase estatikoetan ederki jokatu eta meleetan nagusi izan ziren. Ander Rekondo herritarraren tantoak itxi zuen markagailua, 22 eta 33ekoa ezarriz.

Hemezortzi jokalari izan ziren lehen taldeko deialdian eta horietako bost lasarteoriatarrak ziren: Ander Rekondo, Unai Urruzola, Xabier Rekondo, David Vega eta Adrian Apaolaza. 

Apaolazak, gainera, maila honetan debuta egin eta 80 minutuak jokatu zituen. Aipatzekoa da Apaolaza dela Beltzak Errugbi taldeko harrobiko maila guztietan jokatutako gaztea.

Bilbon, zorterik ez

Euskal Ligako Lavie ZRT Beltzak senior B taldeak El Fango zelaian jokatu zuen Universitario Bilbaoren aurka. 

Bi taldeek ederki borrokatu zuten eta markagailua horren isla izan zen. Azken zazpi minutuetan ordea, Beltzak taldeak fisikoki behera egin zuen. Aulkian ordezkorik ez zuen eta ezin izan zion erritmoari eutsi. Etxeko taldea nagusitu eta 27-17 irabazi zuen. Ritxard Yurramendi, Oihan Corchero eta Julen Aristorena lasarteoritarrek jokatu zuten partida.

Errugbia Michelinen

Bestalde, errugbi giroa izan zen berriro ere, Michelinen. 18 eta 16 urte azpiko taldeen norgehiagokak jokatu ziren. Arerioa, Marzola Rioja taldea. 

18 urte azpiko partidan Lavie ZRT/Beltza taldea nagusi izan zen zelaian, baita markagailuan ere, 38-0.
16 urte azpiko Gure Etxea ZRT/Beltzak taldeak, berriz, 19 eta 21 galdu zuen.