Aukeratu dute 2018. urteko San Pedro jaiak iragartzeko kartela

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 11a, 19:35
Diego Gil eta Toño Gil egileek aurkeztutako lana izan da aurtengo irabazlea. Sorgin Dantza oinarri hartuta osatu dute festak iragartzeko kartela

Astelehen goizean jakinarazi dute 2018 festak iragarriko dituen kartel irabazlea. Inoizko parte hartzerik handiena izan dute aurten; guztira 54 lan aurkeztu dituzte, eta horien guztien artean, Burgoseko Diego Gil eta Toño Gil egileena izan da irabazlea. Ziba batzuk erabili dituzte Sorgin Dantzako pertsonak irudikatzeko. Elementu horiek mugimendua ere helarazten dute.

Epaimahaia

Txema Valles, Begoña Lumbreras eta Jose Manuel Mongek egin dituzte epaimahai lanak, baina horiek aukeraketa egin aurretik, herritarrek ere izan dute iritzia emateko aukera.