Astelehen goizean jakinarazi dute 2018 festak iragarriko dituen kartel irabazlea. Inoizko parte hartzerik handiena izan dute aurten; guztira 54 lan aurkeztu dituzte, eta horien guztien artean, Burgoseko Diego Gil eta Toño Gil egileena izan da irabazlea. Ziba batzuk erabili dituzte Sorgin Dantzako pertsonak irudikatzeko. Elementu horiek mugimendua ere helarazten dute.
Epaimahaia
Txema Valles, Begoña Lumbreras eta Jose Manuel Mongek egin dituzte epaimahai lanak, baina horiek aukeraketa egin aurretik, herritarrek ere izan dute iritzia emateko aukera.