Astigarragara Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. Edizioa

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 6a, 10:00
Ostiralean, abenduaren 1ean, Orona Fundazioko Areto Nagusian ospatu da aurrez aurreko finala. Bertan Euskararen Ginkanaren lehen faseko talde sailkatuak izan dira lehian: Astigarragako Txotx eta Paris 2018; Usurbilgo Negu eta Lasarte-Oriako Kuadrillategi egitasmoko Kamila taldea.

Ostiralean, abenduaren 1ean, Orona Fundazioko Areto Nagusian ospatu da aurrez aurreko finala. Bertan Euskararen Ginkanaren lehen faseko talde sailkatuak izan dira lehian: Astigarragako Txotx eta Paris 2018; Usurbilgo Negu eta Lasarte-Oriako Kuadrillategi egitasmoko Kamila taldea.

Hizkuntza eta hizkuntza-ekologiari buruzko 4 proba burutu dituzte. Esaldi batzuk egia diren edo ez eta hainbat fruituen denboraldia asmatu behar izan dute, baita  hainbat herrialdeetako hizkuntza aniztasunari buruzko galderak erantzun edo lokotxetan zeuden hizkuntza ezberdinetako hitzen artean 10 Kaixo aurkitu ere.  

Paris 2018  izan da puntu gehien eskuratu dituen taldea. 1.000 euroko saria jaso du eta ikasbidaian Parisera joateko erabiliko du.

Bigarren saria Usurbilgo Negu taldeak eskuratu du, 500 euro.

Lasarte-Oriako Kalima taldeko kideak ez dira esku hutsik bueltatu etxera, hirugarren eta laugarren sailkatuek ere saria izan baitute. Abenduaren 22an Hernaniko Biteri Kultur Etxean egingo den Esne Beltza taldearen kontzerturako sarrerak eskuratu dituzte.

Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo 12-16 urteko 31 taldek parte hartu dute Buruntzaldeako Euskararen Ginkanaren 1. Edizioan. Buruntzaldeako 6 herrietako 124 gazte aritu dira elkarrekin jolasean eta lehian, lau laguneko taldeak osatuta: Andoaingo 6 talde, Usurbilgo 9, Astigarragatik 2 talde, Hernanitik 5, Urnietatik 3 eta Lasarte-Oriako 6 talde izan dira. 

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa da. Euskararen Ginkanan euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu dituzte Buruntzaldeako gazte lehiakideek. Mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egin dute salto.

Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren emaitza izan da: Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeako Euskara Batzordeak, alegia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbileko udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea. Antolatzaileek eskualdeko gazteek euskararekiko erakutsitako motibazioan eta ekintzaletasunean jarri dute azpimarra.