Astelehenean zabalduko da 2017ko Udako Txokoetarako izen emate epea

Txintxarri Aldizkaria 2017ko api. 20a, 12:50
Hilaren 24an zabalduko da Udako Txokoetan parte hartzeko izen-emate epea eta maiatzaren 4an itxiko da. Lasarte-Orian erroldatutako gazteek, Ttakuneko bazkideen seme-alabek eta Ttakunek antolatzen dituen programetan parte hartzen duten haurrek matrikulatu ahal izango dute, txokoetan. Izen emate epea amaituta (maiatzaren 4a pasata) lekurik badago, 2014. urtean jaiotako haurrek zein Lasarte-Orian erroldatuta ez daudenek eman ahal izango dute izena. Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira txokoak, baina aurreko urteen antzera, Goiztxoko zerbitzua ere eskainiko da aurten. Hau goizeko 09:00etatik 10:00etara izango da, ohiko programazioa hasi baino ordubete lehenago. Goizeko jarduna amaituta, jangela zerbitzua ere eskainiko zaie gazteei; eguerdiko 15:15ak bitarte izango da zerbitzu hori. Izena emateko, Geltoki kalea 4en dagoen Ttakun Kultur Elkartera gerturatu beharko dute interesdunek, bulegoko orduetan (astelehen goizetan eta ostiral arratsaldetan bulegoa itxita)