Askatasunaren parkeari buruzko parte hartze prozesua egingo da
Lasarte-Oriako Udalak Emun kooperatibaren laguntzaz, Askatasunaren parkeko erabilerari buruzko parte hartze prozesua jarri du martxan ekainaren 22ra arte

Askatasunaren parkeko garapen berria zehazteko parte hartze prozesua egingo du Udalak. Jesus Zaballos alkateak, Agustin Valdivia Hirigintza saileko buruak eta  Olatz Irizar Emun kooperatibako kideak aurkeztu dute prozesua.

Irizarrek azaldu duenez, Askatasunaren parkeko erabilerari buruzko herritarren proposamenak eta ideiak biltzeko prozesua da eta bide ezberdinak erabiliko dira.

Lasarte-Oriako etxebizitzetara inkesta bat iritsiko da, udaleko webgunean ere erantzun ahalko dena. Erabiltzaile gehien dauden egunetan kale-inkestak egingo dituzte eta ikastetxeetan ere, gurasoei zuzendutako inkesta berezia banatuko da. Saio presentzialak ere egingo dira uda igaro ostean.

Lasarte-Orian erroldatu eta 18 urte baino gehiago duten pertsonek parte hartuko dute prozesuan. Nahiz eta iritzia emateko era ezberdinak egon, pertsona bakoitzak behin bakarrik erantzun ahalko du inkesta. Horregatik,  izena, abizena eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Era berean, udal teknikariekin lan egingo da haien ideiak jasotzeko eta aurreko parte hartze prozesuen txostenak ere kontuan izango dira.

Ideia guztiak aztertu eta bideragarrienak aurrera eramango dira. Horretarako, berrurbanizazio proiektu bat diseinatu beharko da.

Hala ere, udal ordezkariek jakitera eman dutenez, eremuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du eta ezingo da edozein proposamen gauzatu. Eusko Jaurlaritzaren txostena du Udalak bertan gauzatu daitezkeen lanak jakiteko.  “Estetikoki komentuko baratzaren forma mantendu behar du. Gainera, ezin da estalki iraunkorrik jarri, ezta oholtzarik ere. Baina iraunkor izatea zer den definitu beharko dugu Eusko Jaurlaritzarekin”.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Hernani bidea itxiko dute
    Aurrera doaz Zabaleta Berriko lanak. Jarraitzeko, ordea, Hernaniko bidea itxiko dute. Lanen zuzendariak Txintxarri-ri azaldu dionez, hurrengo astetik aurrera itxiko dute bide hori. Hain zuzen, Pepenea baserria eta Hernaniko muga bitartean egongo da itxita. Baimena eskatu dute dagoeneko udalean, eta jaso bezain pronto itxiko dute errepidea. Ondorioz, astelehenean edo, beranduenez, asteartean ezin izango da errepide hori erabili. Bide alternatiboak jakinarazteko seinaleak jarriko dituzte. Hilabete pare bat behintzat egongo da itxita. Lanetako zuzendariak azaldu duenez, baimena iraila bukaera arte eskatu dute, baina litekeena da lehenago amaitzea.
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
DANEL
Zorionak gure etxeko Cat Noir txikia! Gure bizitza abentura bihurtu duzu, eta gehiago biziko ditugu! Muxu handi bat! Aitatxo, amatxo eta Luken
AZKEN PDFa
1431 ( Uztailak 27 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Astelehena)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • De Miguel ( Asteartea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Osteguna )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48