Asfaltatze kanpainaren lehiaketa martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 5a, 11:00

Lasarte-Oriako Udalak gure herriko bide publikoen asfaltoa berritzeko lehiaketa martxan jarri du

Lasarte-Oriako errepideen asfaltoa berritzeko kanpaina berriaren aurrekontua 1.537.390 eurokoa da. Eskaintza hobetzeko aukera ere ezarri da orrietan, beste eremu batzuk hobetzeko metro karratuen poltsaren bitartez. Lanak burutzeko epea 103 egunekoa da.

Asfaltatuko diren kale eta eremuak  Zelaialde-Iturrigoxo, Txartel, Arranbide, Blas de Lezo, Donostia Etorbidea, Antxota, Buruntza, Zirkuitu Ibilbidea-Oria Etorbidea, Goegi, Atsobakar-Asteasuain, Antxisu, San Francisco, Goikale eta Landaberri dira.

Udalak azaldu duenez, asfaltatzeko kanpaina hau berriz ere lizitaziora atera da, aurreko lehiaketa esleitu gabe geratu zelako. Arrazoia lehengaien kostuaren igoera izan zen eta hori kontuan izanik, aurrekontua eguneratu dela jakitera eman du.