'Argizaiola' berria, Mendiluzeren oroimenez

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 13:15
Bihar, eguerdian, Danok Kideko lehendakari eta kooperante izandako Juan Jose Mendiluzeren oroimenean Argizaiola eskultura berria inauguratuko da, Atsobakar parkean.

Bihar, eguerdian, Danok Kideko lehendakari eta kooperante izandako Juan Jose Mendiluzeren oroimenean Argizaiola eskultura berria inauguratuko da, Atsobakar parkean. 

Gotzon Huegunen lana dugu, berriro ere, eskultura hau. Oraingoan, harria eta marmol beltza erabili ditu eskultura osatzeko. Euskal eskultura berriaren estetika jarraituz landu du, marra garbiak erabili ditu eta soila da. "Beste dimentsiorako igarobidea irudikatzen duen hutsunea du". Aurrekoaren antzera, boluntarioen lanari eskainia dago.

Lehen Argizaiola hainbat herritarren ekimenez ezarri zen parkean. 2013an eraberritu eta 2014ko martxoan desagertu zen.