Herriko argiteria berrituko du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 10:38

Inbertsio handia egingo du Lasarte-Oriako Udalak herriko argiteria berritzen eta puntu ilunak argiztatzen. 1.850.000 euroko inbertsioa egingo dutela jakinarazi du Jesus Zaballos alkateak. Horrela, energia aurreztuko du udalak, eta ekonomikoki ere bideragarriagoa izango dela iragarri du.

Bi fase izango ditu planak: herriko zenbait zonetan 2018. urtean jarriko dira argi berriak, eta gainerakoetan, berriz, 2019an. LED teknologiako argiteria berriak ordezkatuko dituzte orain artekoak, eta zenbait kasutan, zutoinak ere aldatu egingo dituzte. 


Diru kopuru osotik, 96.300 euro Setalde enpresari eman dizkio udalak Ola kaleko errotondatik Zumaburuko elizarainoko argiteria hornitzeko, baita Kale Nagusikoak, Somoto parkekoak eta Pintore kalekoak ere.

2018 eta 2019 urtetarako gainerako lanetarako enpresa aukeratzeko hiru urterako 2017-2019 lizitazio plana jarriko da martxan. 

2018an argiteria aldatuko den lekuak

Antxisu bailara, Tribunak, Bista Eder, San Frantzisko, Oztaran plaza, Urnieta, Loidi, Goiegi urbanizazioa, Goiegiko galtzada, Tellerigaina, Larrekoetxe, Buenos Aires, Zabaletako plazaren barrualdea, Hilerri bidea, Kale Nagusia III. fasea, Pabiloia, Kale Nagusiko atzealdea, Asteasuain, Caddie plaza, Golf plaza, Green plaza, parke botanikoa, Atsobakar, Atsobakar zahar etxearen atzealdea, Urbil merkatalguneko galtzada, Urbil merkatalguneko oinezko bidea, Mugako, Atsobakar parkeko koadroa, Isla plaza, Zumaburu, Ganbo, Erribera, Erriberako ataripeak, Ola, Donostia etorbidea, Pintore, Pablo Mutiozabal, Iñigo de Loiola, Urdaneta, Pintoretik Urbilerako bidea, Zapategi, Juan de Garay, Geltoki, Somoto parkea, Telleri, Torre, Brigitarren, Eliza.

2019an argiteria aldatuko den lekuak 

Oria etorbidea, Brunet parkea, Bianchi ingurua, Zelaialde, Iturrigoxo, Azkorte, Basaundi bailara, Zirkuitua, Arranbide parkea, Arranbide, Txartel, Industrialdea, Ibaiertzeko pasealekua, Sasoetako pasealekua, Sasoetako biribilgunea, Buruntza, Andatza, Urdaburu, Antxota, Oriamendi, Urko, Aralar, Adarra, San Martzial plaza, Tximistarreta parkea, Jaizkibel plaza, Largoenea, Bekokale, Kontzejutxiki, Antxuenea, Goikale, Loidi, kiroldegiko atzealdea, Hipodromo etorbidea, Uisting kaleko ibai ondoko pasealekua, Blas de Lezo, Ibai ondoko oinezko ibilbidea, Zubieta plaza eta Juan XXIII plaza.