Argia saria jaso dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 27a, 16:57
30 urteko urteko ibilbidearen aitortza egin diete pailazoei

Beste modu batera ezin zitekeen izan. Pailazoz jantzita jaso dute Joxe Mari Agirretxek, Aiora Zulaikak eta Mertxe Rodriguezek Argiako Merezimenduzko saria. Modu horretan aitortza egin diete Argiakoek, 30 urte hauetan eginiko lanagatik. "Munduaren ispilu dira: algara, baina era guztietako gaiak lantzeko prest beti, balore jakinetatik (migrazioa, familia ereduak, natura, indarkeria matxista, euskara…)".

Pozik jaso du saria Agirretxek: "Duela 30 urte ume gehienek A ereduan ikasten zuten herrian. Bagenekien euskara komunikaziorako tresna zela, baina ikasi dugu balioak transmititzeko ere badela".