Areto-futboleko pista albotik itxi da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 2a, 20:36
Udalak lonazko itxitura bat instalatu du Michelingo areto-futboleko pistan urik sar ez dadin.

Euria egiten duen aldiro, Michelingo kirolgunean ohikoa izaten da areto-futboleko pistan ura sartzea. Gertaera horrek udalaren esanetan, zailtzen zuen pistaren erabilpena, arriskutsua izan zitekeela baloratuz. Arazoa konpontzeko, arduradun teknikoek lonazko itxitura bat instalatzea proposatu zuten. Aste honetan amaitu dira instalazio-lanak, eta 8.606,73 euroko aurrekontua izan du.