Esperientziaz, bizipenez eta momentu onez jositako hilabetea bukatzeko, festa giroa da aproposena. Horixe egin dute gaur goizean Udako Txokoetako uztaileko txandako haur eta begiraleek. Apar artean murgildu dira, Okendo plazan. Une tristea ere izan den arren (begiraleek eta haurrek agur esan diote elkarri, hilabete eta gero), irribarreak eta festa gailendu dira. Abuztuan segituko dute Ttakun KEk antolatutako Udako Txokoek.