Antonio Mercero Museo Birtuala egiteko zerbitzua lehiaketara

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 4a, 11:00

Antonio Mercero Museo Birtuala diseinatu, egin eta martxan jartzeko lehiaketa iragarri du Udalak. Enpresek irailaren 17ra arte izango dute haien proposamenak egiteko.

Lasarte-Oriako Udalak Antonio Mercero herritarraren lanekin museo birtuala martxan jarriko zuela aurreratu zuen maiatzean, zinemagilea zendu ostean. Egun zerbitzu hori diseinatu, egin eta martxan jartzeko lehiaketa iragarri du Udalak. Enpresek irailaren 17ra arte izango dute haien proposamenak egiteko.

Iragarkian zehazten denez, enpresa esleipendunak lan guztia egiteko urtebeteko epea eta 50.000 euroko aurrekontua, BEZa barne, izango du.

Museo birtualak Lasarte-Oriako Udalak Antonio Mercerori buruz bildu duen informazio eta material guztia erakutsiko du. Helburua herriko zinemagilearen lanaren zabalkunderako tresna izatea da.  Era honetara, interneteko erabiltzaileek Antonio Merceroren ondarera sarbidea izango dute.