Animalia abandonatuak jasotzeko zerbitzua

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 17a, 10:40

Udalak Gipuzkoako Abere eta Landare Babeslea elkarteari esleitu dio gurean animalia abandonatuak jasotzeko zerbitzua 2017. urte honetan. Kontratuaren totala 7.000 eurokoa dela jakitera eman du udalak eta honen baitan besteak beste, katu eta txakurrak jaso eta hauen mantenua dago 30 egunez.