Amiri eta Santuenea arteko bidea itxita, erraustegirako gasa sartzeko lanen ondorioz

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 9a, 19:23

Gaur hasi dute erraustegirako gasa sartzeko lanen bigarren fasea

Zubietan, Amiri eta Santuenea arteko bide zatian ari dira lanean, eta horren ondorioz, garraiobideentzat itxita egongo da errepidea. Orain urtebete Donostialdeko lurretan egin zituzten lan berdinak ari dira egiten, orain, Usurbilgo lur zatian. Horrela, bai Amiri aldetik, eta baita Santuenea aldetik ere hesitu egin dute bidea, eta ohartarazpen seinaleek agertzen dutenez, abuztuaren 31ra bitartean. Ordutegi bat ere finkatu dute; 09:00etatik 19:00etara ezingo dute ez oinezko ezta bizikleta erabiltzaileek erabili. Ordutegi horretatik kanpo oinezko eta bizikleta erabiltzaileek soilik pasa ahal izango dira.