Amaitu dute denboraldia herriko txirrindulariek

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 22a, 11:29
iritsi zaie herriko txirrindulariei, denboraldia amaituta. Fin ibili dira aurten, hainbat garaipen eta postu onak eskuratuta. Lasarte-Orian harrobia badagoela erakutsi dute gazteenek. Asier Pozo kadeteak pistan zein errepidean ongi moldatzen dela erakutsi du: brontzea lortu du Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako pista txapelketetan, eta txapeldunorde izan da Gipuzkoako erlojupekoan. Iñaki Errazkin infantila ere fin ibili da bi modalitateetan: brontzea eskuratu du Euskadiko pista eta errepideko txapelketetan. Buruntzazpi taldeko gazteek postu onak lortu dituzte denboraldian, baita Iñigo Altunak ere: brontzea Gipuzkoako erlojupeko txapelketan, eta mendiko saria Beasaingo Loinaz frogan.