'Alboka giroak' hartu du Brigitarren komentua
Ikasturte bukaerako emanaldia eskaini du Alboka abesbatzak asteburuan, Brigitarren komentuan. Hiru zatitan banatutako kanta-sorta eskaini dute. Oihana Diaz eta Jon Sarasola kideak ere omendu dituzte; mende laurden daramate koruan.

Ikasturtean zehar tentuz eta goxotasunez landu eta ikasitako guztia erakutsi dute gaur Alboka abesbatzako kideek Brigitarren komentuan. Hiru zatitan banatutako emanaldia eskaini dute. "Alboka giroa ez al duzue sumatzen airean? Guztiok hartzen gaitu; goza dezagun", aipatu duten errepertorioaren ataletako bat aurkezteu bitartean. Ikusleak izan dira giro horren parte, eta, nola ez, gogotik gozatu dute ordu eta erdiko kontzertuaz.

Montse Latorrek zuzenduta, lau pieza abestu ditu koruak lehenengo atalean: Tourdion, Marions Les Roses, If ye love me eta Ave Maria
Bigarrenean aldatu egin zuten erregistroa. Besteak beste, Beatles taldearen Let it be abestu zuten, eta baita Si la nieve resbala ezaguna, Julio Dominguez zuzendariaren moldaketekin.

Hirugarren eta azkeneko zatia abesti herrikoiek osatu dute. Horien artean nabarmentzekoa, Argizaiola. Dagoeneko gure artean ez dauden bi pertsonari eskaini diote kantu hori: Zero-Sette akordeoi taldeko lehendakari eta LOKEko tenis irakasle Xabier Gonzalezi, eta Brigitarren komentuko kide izandako Maria Pilar Erauskini.

Ibilbideei aitortza 

Omenaldiak ez dira abesti horrekin bukatu. Oihana Diaz sopranoaren eta Jon Sarasola tenorearen ibilbideei aitortza egin diete koruko kideek. Zapia eta txapela jarri zizkieten soinean, hurrenez hurren. Alboka Txiki koruan hasi ziren abesten biak, artean umeak zirela. 25 urte daramatzate Albokan.

Ikasturte bukaerako emanaldia irribarre batekin ixte aldera, Barre egin nahi dugu abestu dute Albokako kideek.

ARGAZKIAK
BIDEOAK
blog comments powered by Disqus
OHARRAK
  • Intza elkartearen Batzar Orokorra
    Intza elkarteak jakinarazten du, otsailaren 4an, igandean ohiko eta ez-ohiko batzar orokorrak antolatu dituela. Lehen deialdia 09:00etan da eta bigarrena berriz, 09:30ean. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko.
  • Eskalada doan, Pio Barojan
    Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak eskaladan hasteko saio berezia antolatu du 2006, 2007, 2008 eta 2009an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia urtarrilaren 27an egingo da, arratsaldeko 16:00etan, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Interesa duten pertsonek Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez, izen-emate zerrenda errespetatuko da. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.
  • Mus txapelketa
    Euskal Herriko X. Mus Txapelketako Lasarte-Oriako fasea jokatuko da urtarrilaren 26an, Xirimiri elkartean. Egun horretan bertan, elkartera izen ematera gerturatzen direnek momentuan jokatuko dute kanporaketa, eta bertan irabazle suertatzen direnek Gipuzkoako txapelketarako pasea lortuko dute. 20 euroko kostua (bikoteko) izango du izen emateak.
  • Biyak Bat elkartearen batzar orokorra
    Biyak Bat elkarteak jakinarazten du, urtarrilaren 27an, larunbata 2017 urteari dagokion batzar orokorra egingo duela. Lehen deialdia 17:30ean da eta bigarrena berriz, 18:00etan. Elkarteak bazkide guztiei deia egiten die batzarrera hurbiltzeko elkartearen egoeren berri izan dezaten.
  • Odol ateratzea
    Hilabeteko azken astelehenean, urtarrilaren 29an, eman ahal izango da odola Osasun Zentroan, 17:30etik 20:30era. Anima zaitezte, odola ordezkaezina da eta odol falta dago!
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
SAIOA
Ondo pasa zure bederatzigarren urtebetetzean, zure gurasoen eta Iker anaiaren partetik.
AZKEN PDFa
1407 ( Urtarrilak 19 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
Iñigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48