Aitor Carrasco udalean lan egiten hasi da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 19a, 11:20
Foru Aldundiak babestutako "Pauso Berriak" programari esker, Aitor Carrasco herritarra udal liburutegiko eta artxiboko laguntzaile lanetan arituko da urtebetez

Foru Aldundiak babestutako Pauso Berriak programari esker, Aitor Carrasco herritarra udal liburutegiko eta artxiboko laguntzaile lanetan arituko da urtebetez. Fitxak artxibatzea, zigiluak jartzea, gutunak gutun azaletan sartzea, liburu eta CDak alfabetikoki ordenatzea eta liburuxkak taldekatzea izango dira, besteak beste, Aitor Carrascok egin beharreko lanak.