Adinekoen omenezko asteko izen emateak, martxan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 22a, 11:30
Lasarte-Oriako Biyak Bat elkarteak Adinekoen Omenezko astea antolatu du, udalaren laguntzarekin, urriaren 1etik 8ra. Hainbat ekintzatan izena eman daiteke dagoeneko.

Urriaren 1ean, bazkaria izango da Michelingo pilotalekuan. Zortzi euro ordaindu behar dira, eta gaur da izena emateko azken eguna.

Urriaren 7ko ibilbide neurtuan parte hartzeko, irailaren 29a baino lehen inskribatu behar da.

Jokoetan edo bingoan jokatu nahi dutenek urriaren 2ra arte egin dezakete inskripzioa.

Dantza lehiaketan parte hartzeko, izen ematea urriaren 6an egingo da saloian bertan, 17:00etatik 18:00etara.

Izen emateak egin edo ekintzen informazio gehiago eskuratzeko, egoitzako bulegora jo behar da, 10:30etik 12:30era.