7.542 euroko inbertsioa egin du udalak, Gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 5a, 11:05

Hezetasun-kengailu bat, telebista bat, armairu bat eta lau binilo erosi ditu Lasarte-Oriako Udalak Gaztelekurako

Inbertsio horien bitartez Gaztelekuko zenbait gabezia arinduko ditu udalak. Eraikinaren beheko solairurako, hiru hezetasun-kengailu erosi ditu udalak. Erosketak 908 euroko kostua izan du, eta horien bitartez, hezetasun arazoei aurre hartu nahi die udalak. 

Horrekin batera, telebista berri bat ere erosi dute. Aurretik bazegoen bat, baina iragan apirilean lapurtu egin zuten. 335 euro ordaindu ditu udalak telebistagatik. 

Gaztelekuko eskailerapeko eremua "alferrik galduta" zegoela ikusi dute, eta espazio hori aprobetxatzeko, armairu bat jarri dute. Neurri handiko armairua dela jakinarazi du udalak, eta biltegi moduan erabiliko dutela azaldu dute. Armairua egiteko Antonio Urruzola kontratu dute, eta 5.185 euroko kostua izan du.

Inbertsioekin amaitzeko, hiru binilo diseinatzeko enkargua egin dio udalak Bizker enpresari, 431 euroren truke. Hauek binilo horiek egin eta behar den lekuan jarriko dituzte. Horien bitartez, dantzako gelek eta KZ Guneak diskrezio gehiago izango dute. Binilo horiekin batera, Gaztelekuaren izena daraman eraikin kanpoaldeko biniloa ere ordeztu egin du, Bizkerrek. Honek 679 euroko kostua izango du.