Herritar ugari bildu da Sorgin Jaietako lagunek antolatutako mus txapelketan parte hartzeko. 46 bikote aritu dira lehian sari potoloaren bila. Izan ere, aurten, herriko bi kirolari handien elastikoak dira garaikurrak: Axier Arteaga pilotariarena, batetik, eta Iraia Iparragirre Realeko futbolariarena, bestetik. Txapelketa gogorra izan da, eta Jesusek eta Xabik lortu dute, azkenean, onenak izatea.
Gaztetxoak Isla plazara joan ziren, beste behin, xexenekin jolastera. Barraketan azken bidaitxoak egiteko aprobetxatu dute larunbateko arratsalde hau. Isla plazan bertan, Go!Azen-en erakustaldiarekin gozatu dute, ondoren. Lasarte-Orian Manuel Lekuonan antzeztu zuten egunean bezalaxe, arrakasta handia eduki du emanaldiak.
Trapu Zaharra antzerki taldeak umore ona ipini zuen Elizatze plazan. 'Se fini' obra interpretatu zuten bertaratutakoen aurrean. Iaz bezala, herritarrek gogo onez hartu dute aktoreen lana. Herriko kaleak zeharkatu ditu, bestalde, Artistas del gremio-ko lagunen fanfarreak, barre eta algarak eraginez.
Erraustegiari ez Sorgin Jaietan
Protestarako tartea ere badela erakutsi dute Sorgin Jaietan. Herriko gazte talde batek, beltzez jantzia dantzatu du erraustegiari ezetz esateko erabili den 'Hartu nahi dut arnas' dantza. Ondoren, erraustegiaren aurkako kideek hitz batzuk partekatu dituzte bertaratutakoekin. Mezua, argia: "erraustegia geratzeko garaiz" daudela.
Ikusi arratsaldeko ekintzen argazki galeria