Gidabaimena euskaraz ateratzeak badu saria: Alex Salsamendi herritarrari 301,9 eurokoa eman diote. Gidabaimena euskaraz atera dutenen artean zozketa egin dute, eta lasarteoriatarrari egokitu zaio saria. Jon Antxordoki Euskara Batzordedko buruaren eskutik jaso du txekea. Mugica autoeskolako Ana Mujika ere izan da sari banaketan.