2019ko udal hauteskundeak prestatzen hasi dira alderdiak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 5a, 11:15

EH Bilduk eta Podemosek batzar irekiak egin dituzte egun hauetan; EAJk erabaki du dagoeneko hautagaia

Datorren urteko maiatzeko udal hauteskundeak gero eta gertuago daude, eta alderdi politikoak hasi dira horiek prestatzen. EH Bilduk Batzar Irekia egin zuen herenegun, Villa Mirentxun. Hautagai zerrendak eratzeko prozesuari buruz hitz egin zuten, eta hautagaien inguruko irizpideak zehaztu.

Podemoseko kideak kultur etxean batzartu ziren pasa den astean. 2019ko hauteskundeetan hautagaitza talde bat sortzeari buruz aritu ziren, eta David Aresek zinegotzi baten lana nolakoa den azaldu zuen. 2015ean aurkeztu ziren aurrenekoz, eta hiru zinegotzi lortu zituzten. "Aukera baliatu behar dugu hauteskundeak irabazteko; gai askotan erabakigarriak izan gara legealdi honetan".
Hautagaiak, erabakita 

EAJk erabakita dauka 2019rako alkategaia: Jon Antxordoki izango da zerrendaburua. Bestalde, gaur egungo alkate Jesus Zaballosek (PSE) berriro aurkezteko asmoa du.