2019. urteko Inauteriei begira

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 23a, 12:15

2019ko Inauterietako mozorroak eta karrozak prestatzeko, gaiak aukeratzeko prozesua martxan jarri du udalak

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2019. Urteko Inauterietan?” lemapean.

Lasarte-Oriako Udalak 2019ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe, txartel bat banatuko dute, herritarrek euren proposamenak Udalari helarazteko.

Konpartsek eta herritarrek datorren urteko mozorroak prestatzeko nahiko denbora izatea da, deialdia hain goiz egitearen arrazoia.

Apirilaren 13a baino lehen egin beharko dira proposamenak, eta jasotako aukera guztien artean egingo da hautaketa.