2018ko San Pedro jaietarako kartel-lehiaketa martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 6a, 11:00
Lasarte-Oriako udalak 2018ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea ireki du

Kartel lehiaketan nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu ditzake. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izan behar dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.

Lana egiteko teknika librea da, baina kartel guztiek eraman beharko dute idatzia: “San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2018”.

Posta elektronikoz edo formatu fisikoan aurkeztu daitezke lanak. Proposamenak aurkezteko emailak sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu da. Fisikoki Gaztelekuko Gazteen Informaziorako Bulegoan aurkeztuko dira asteartetik larunbatera, 12:00etatik 21:00etara.

Lehiaketan aurkezten diren kartelak, egileen baimenarekin, udaleko webgunean egongo dira ikusgai, eta ez da agertuko ez izenik  ezta egilea ezagutzera eman lezakeen beste ezer ere. 

Biztanleriak lanen inguruko iritzia eman ahalko du, eta hori kontuan izango da kartel irabazlea aukeratzeko orduan. Gazteria, Festak eta Kirola Batzordeak izendatuko ditu kartel irabazlea aukeratzeko epaimahaiko kideak. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.

Parte hartu nahi duten herritarrek apirilaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak.

Lehiaketako oinarriak udaleko webgunean daude ikusgai.