Herritar maitagarri eta goxoenak aukeratzeko epea zabaltzear da

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 30a, 20:36

Aurten ere Ttakun Kultur Elkarteak 65 urtetik gorako herritar maitagarri eta goxoak omenduko ditu eta iragan urtean bezala, Patxintxi sariak banatuko dira aurten ere. Horretarako, ostirale honetan zabalduko da Gure Patxintxi sarien hautagaiak aukeratzeko epea.

Parte-hartzaileek ekainaren 2tik 15era bitarte aurkeztu ahal izango dituzte hautagai posibleak aisia@ttakun.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita, Ttakuneko sare sozialen bidez. Ttakuneko bulegoan bertan ere hautagaien izenak jasoko dira.

Behin hautagaiak aurkezteko epea amaituta, ekainaren 16tik 23ra horiek bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. Kasu honetan, sare sozialen bidez edo aisia@ttakun.eus helbidera mezu bat bidalita eman ahal izango dute bozka parte-hartzaileek.

Irabazleek, haurren txupìnazoaren aurretik jasoko dituzte sariak.