2016-2017 ikasurteko balorazioa egingo du Sortuk ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 9a, 13:00
Datorren asteko ostegunean, ekainaren 15ean, ikasurte amaierako batzar irekia egingo du Lasarte-Oriako Sortuk, Xirimiri Elkartean.

Bi gai landuko dituzte; batetik, 2016-2017 ikasurtean egin denaren azalpena eta balorazioa egingo dute bertaratutako kideek. Halaber, lan talde berrien aurkezpena ere egingo dute; bestetik, 2017-2018 aldirako helburu nagusiak ere finkatu eta eztabaidatuko dituzte.

Esan bezala, Lasarte-Oriako Xirimiri Elkartean izango da hitzordua, 19:00etan. 20:00tara bitarte luzatuko da, eta, behin batzarra amaituta, bertaratuko herritarrek pintxo-potera joateako aukera izango dute, elkarrekin,  aurtengo ikasurteari behar bezalako amaiera emateko.